Juan Maria

JUAN MARIA


Juan Maria
de La Mennais, frantziar apaiz katolikoa izan zen. 1780ko irailaren 8an jaio zen Saint-Malon-en eta 80 urte geroago hil zen,
abenduaren 26an, Ploërmelen (Morbihan).

Nerabea zela, Frantziako iraultzan, ausardiaz eta eskuzabaltasunez jazarritako apaizei lagundu zien.

1819an Ploërmel-eko Kristau Instrukzioko anaien irakaskuntzari eskainitako kongregazio erlijioso laiko katolikoa sortu zuen, Mennaisiar izenez ere ezagunak.

Elizan katolikoan gurtua da, Paulo VI.a Aita Santuak Agurgarri izendatu baitzuen.

Bi liburu argitaratu zuen bere anaiarekin:

«Réflexions sur l’état de l’Église en France»

«Tradition de l’Église sur l’institution des évêques»


Irakasle katolikoak prestatzeko eta eskolak irekitzeko asmoz sortutako kongregazioa Ploërmelen sortu zen, Morbihan udalerrian, Gabriel Deshayes-en lankidetzarekin.

1822an onartu zen eta 1903an Frantzian desegin zen, 1905eko Eliza eta Estatua bereizteko Frantziako Legearen aurrekari baten ondorioz, irakaskuntza-kongregazio guztiak bezala.

Hala ere, gaur egun 29 herrialdetan dago eta 1.020 kide ditu gutxi gorabehera, tartean 320 Frantzian.

Felicité anaiarekin Saint-Pierreko Kongregazioa izeneko institutua sortu zuten, 1825 eta 1834 artean, eta frantziar elizgizonaren formazio intelektuala zuen helburu.

















Iruzkinak